Orioko hamar ontzik parte hartu dute Donibane Ziburuko batel estropadan

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 20a, 17:04

Aurreko postuetan ibili diren arren, ez dute garaipenik erdietsi Orioko arraunlariek. Gaur Getarian jokatzekoak ziren batel estropada, berriz, bertan behera utzi dute, haize handiegiagatik.

Gipuzkoako Batek Ligako bederatzigarren jardunaldia Donibane Ziburun jokatu zuten atzo arratsaldean, eta Orio Arraunketa Elkarteak bost kategoriatan parte hartu zuen, hamar ontzirekin. Parte hartutako kategoria guztietan hiru azkarrenen artean bukatu zuten oriotarrek, baina garaipenik gabe etxeratu behar izan zuten atzokoan.

Infantil mutilek hirugarren egin zuten; infantil neskek hirugarren eta hamaikagarren; promesa mutilek, bigarren, zazpigarren, hamargarren eta hamaikagarren; promesa neskek, hirugarren eta zazpigarren; eta absolutu mailako mutilek, hirugarren.

Gaur goizean Getarian jokatzekoak ziren batel estropada, berriz, bertan behera utzi dute, haize handiegiagatik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!