Itsas ondareari buruzko bisita gidatua antolatu du turismo bulegoak larunbaterako

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 21a, 15:29

Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da turismo bulegoan bertan, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita edo 943-83 55 65 telefono zenbakira deituta.

Orioko itsas ondarean sakontzeko aukera izango da martxoaren 26an, larunbatarekin, turismo bulegoak antolatutako bisita gidatuan. Pilliku plazatik abiatuko dute ibilbidea, turismo bulegoaren paretik, eta Kale Nagusian barrena, herriko historiaren pasarte esanguratsuenak azalduko ditu gidak ordubeteko saioan. Bisita doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman behar da turismo bulegoan bertan, orioturismo@gmail.com helbidera idatzita edo 943-83 55 65 telefono zenbakira deituta.

Hiribilduaren sorrera, burdinolak, merkataritzatik eratorritako zergak, ontziolak, balea arrantza… Mende luzez, Orioko ekonomiak eta gizarteak lotura estua izan du errioarekin, eta horrek herriaren eta herritarren nortasuna zizelkatu du. Bisitaren helburua iraganera bidaia egitea izango da, modu atsegin eta dibulgatiboan.

Martxoa Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea dela aprobetxatuz, antolatu du bisita turismo-bulegoak, Done Jakue Interpretazio Zentroa sare horretako partaidea baita. Datozen hilabeteetan bisita gehiago antolatzeko asmoa du udaleko Turismo Sailak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!