"Marka ez da arazoa, marka soluzioa da"

Enekoitz Telleria Sarriegi-Berria 2022ko mar. 23a, 08:00

Maider Beldarrain (Argazkia: TheNiu)
Nortasuna Sarean jardunaldia egingo dute gaur Donostian. Hizlarietako bat da Maider Beldarrain , eta markaren zaintzaz eta buruhausteez jardungo da: "Ez da logo bat edo lelo bat. Markaren atzean kontakizun bat dago". Berria egunkariak elkarrizketatu du.

Ta Puntuk antolatutako Nortasuna Sarean jardunaldia egingo da gaur, asteazkena, Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean (18:30). Hizlarietako bat da Maider Beldarrain Iribar (Getaria, Gipuzkoa, 1986) TheNiu komunikazio agentziako kidea —Ion Ansa estrategia aholkularia da bestea—. Haien ostean, mahaiaren inguruan ariko dira honako hauek: Itsaso Muñoz (Ordiziako Udala), Alexander Padilla (Tabakalera), Aitziber Onaindia (Euskaltzaleen Topagunea) eta Arturo Villanueva (Biba ardoak). Aurtengo jardunaldiaren goiburua: MarMarka. Markaren zaintza eta buruhausteak.

"Marmarka" eta "buruhauste" aipatzen direnez, badirudi arazo bat dela marka.

Ez, marka ez da arazo bat. Marka da soluzio bat. Kontua da markaren prozesua izaten dela oso prozesu nekeza, eta barrura begirakoa. Noiz deitzen digute TheNiura?

Noiz?

Marka berri bat behar dutenean, edo enpresa edo erakunde bat ez denean eroso sentitzen jada bere markak dioenarekin. Izan ere, marka bat ez da logo bat edo lelo bat.

Zer da?

Marka baten atzean dena dago: kontakizun bat, munduari zeure burua aurkezteko modua, eta munduari esaten diozuna. Buruhausterik handiena sortzen da norbera ohartzen denean bere markak ez duela ordezkatzen.

Ez da arazo bat, aukera bat da?

Aukera ezin hobe bat da zeure burua aurkezteko, zeure burua aztertzeko, barrura begiratzeko, eta esateko: "Jantzi honekin eroso nago, eta jantzi honekin nahi dut munduan zabaldu".

Euskaldunak ongi ari dira horretan? Eurena markatzen?

Euskaldunok, oro har, oso gutxi begiratu diogu komunikazioari; oso gutxi. Ez diot ezer berririk produktuak ekoizten eta zerbitzuak zaintzen iaioak izan garela, baina marka bat edo kontakizun eguneratu bat edukitzeko orduan, ez. Zer gertatzen da?

Irakurri elkarrizketa osorik.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide