'Orio. Marea bizian.' marka berria aurkeztu du udalak

IƱigo Gaiton 2022ko mar. 22a, 14:45

Udalak plazaratu duenez, "errioak zizelkatutako nortasunaren isla" da marka berria.  Gaur goizean aurkeztu dute, hemen ikus daitekeen bideoaren bidez. 

Orioko Udalak identitate korporatibo berria izango du aurrerantzean. Gaur goizean aurkeztu dute errioaren bueltan gorpuztu duten marka berria: Orio. Marea bizian. Herritarren eta udalaren arteko harremana indartu xedez sortu dute marka, tresna eraginkorra izan daitekeelakoan. 

Orio "marea bizian nabigatzen dakien herria" dela dio markarekin batera plazaratu duten aurkezpen testuak, zauriak eta beharrak "hondotik, eta ez azaletik", aztertzen eta haiei erantzuten jakin duen herria. "Mareagora eta mareabeheren" baitan herriak erakusten dituen argazki desberdinei erreferentzia eginez, eta "hori koloretik haratago" joanaz, "herriaren aniztasuna" erakusten saiatu dira identitate berriarekin.

Udalaren hitzetan, gaur aurkeztu dutena izango da erakundearen irudi korporatibo berria, baina betiko armarria erabiltzen jarraituko dute dokumentu ofizialetan.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!