Herriko jubilatu eta pentsiodunak giro ederrean ari dira beren eguna ospatzen

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 23a, 15:32

Orioko jubilatu eta pentsiodunek ospakizun eguna dute gaurkoa. Goizean meza izan dute, eta uneotan, Aginagako Errasti sagardotegian ari dira bazkaltzen. Zaharren Babeslekuak antolatuta, urteroko hitzordua dute gaurkoa, eta dozenaka animatu dira aurtengoan ere.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!