Ahalduntze Eskolak Orioko Berdintasun Plana aurkeztuko du jendaurrean datorren asteartean

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 25a, 12:00
"Emakume eta gizonen berdintasunerako II. diagnostikoa" plazaratu zuten eguneko argazkia.

Kultur etxean izango da Berdintasun Planaren aurkezpen saioa, 18:30ean hasita. Herritar guztiei ekitaldian izateko gonbidapena luzatu die Ahalduntze Eskolak.

Lehengo urtearen bukaera aldera, Emakume eta gizonen berdintasunerako II. diagnostikoa plazaratu zuen Orioko Emakumeon Ahalduntze Eskolak. Diagnostiko horretan oinarrituz, eta duela aste batzuk herritarrekin egindako lan-saioaren ostean, Orioko Berdintasunerako II. Udal Plana aurkeztuko dute hilaren 29an, asteartearekin.

Planaren aurkezpen ekitaldia kultur etxean egingo da, seiak eta erdietatik aurrera. Besteak beste, 2022an zehar berdintasunaren alorrean landuko diren helburu eta jardueren berri emango da saioan, eta horien berri lehen eskutik jakin dezaten, Ahalduntze Eskolak ekitaldira hurreratzeko gonbidapena egin die herritar guztiei.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!