Sinergia Orio laugarren izan da Euskadiko txapelketako lauko finalean

Iñigo Gaiton 2022ko mar. 28a, 16:30

Jubenil mailako Euskadiko Txapelketaren lauko finala jokatu du Orio Eraginek Etxebarrin (Bizkaia). Jokatutako hiru partidak irabazita, Kukullagarentzat izan da txapela; eta Orio Eraginek eta beste bi taldeek bina puntutara berdinduta bukatu dute, partida bana irabazi ostean. Horrenbestez, golaverageak erabaki du sailkapena. Eider Polok txapelketako atezain onenaren saria jaso du.

Orio Eragineko jubenilek zita oso garrantzitsua izan dute asteburuan: Euskadiko Txapelketaren lauko finalean parte hartu dute, Kukullaga, Aiala ZKE eta Bidasoa Irunekin batera.

Jokatutako hiru partiak irabazita, 6 punturekin, Kukullagarentzat izan da finala. Beste hiru taldeek, berriz, partida bana irabazi dute, eta bina puntu erdietsi dituzte. Horrenbestez, golaveragea izan da sailkapena erabaki duena: bigarren geratu dira zarauztarrak, hirugarren Bidasoa Irun taldea eta laugarren oriotarrak.

Elkarteak azaldu duenez, "azken unera arte borrokatu beharreko partidak" izan dira hirurak, eta "oso harro" daude taldeak egin duen txapelketaz, finalerako sailkatze hutsa "meritu handiko lana" baita. 

Aurkariekin izandako lehiaren erakusgarri dira finaleko hiru partiden emaitzak:

Sinergia Orio 18-19 Kukullaga eskubaloia

Aiala ZKE 27-22 Sinergia Orio 

Sinergia Orio 30-29 Bidasoa Irun

Finalean egindako lan apartaren sari modura, Eider Polok atezain onenaren saria jaso du. Adinez aurkariak baino gazteagoa izan arren (kadetea da), txapelketa bikaina egitea lortu zuen. Orio Eraginek azpimarratu du "talde guztiaren lana" dagoela atezainak jasotako sariaren atzean.

Bestalde, eskolarteko txapelketetan ere parte hartu dute herriko eskubaloi jokalari gazteenek, eta partida horietan "giro aparta" izan dutela azaldu du elkarteak.

Aipatutakoez gain, hauek dira Orio Eragineko beste taldeek asteburuan izandako emaitzak:

ETXEAN

Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Boga Boga Orio 19-20 Saieko Beltza

Kadeteak Gipuzkoako txapelketa
Sukia Orio 27-20 Ordizia Enirio

Seniorrak Gipuzkoako txapelketa
Mirotza Orio 16-36 Leizaran eskubaloia

KANPOAN

Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Aiala Zarautz B 15-15 Seguros Bilbao Orio

Kadeteak Euskal Liga
Zuazo 24-22 Gelato Orio

Infantilak Gipuzkoako txapelketa
Urola eskubaloia 16-13 Zudugarai Orio

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!