Orbegozo eta Aranalde, azpitxapeldun

Aitziber Arzallus 2022ko mar. 29a, 10:00

Larunbat arratsaldean Udaberri Sariko lehenengo mailako eskuz binakako finala jokatu zuten Getariako Sahatsaga pilotalekuan, Aristi-Zenekorta bikote getariarraren kontra. Oriotarrek ez zuten bere maila erakutsi, eta txapelak ihes egin zien.

Joan den larunbatean Gipuzkoako Udaberri Sariko lehenengo mailako eskuz binakako finala lehiatu zuten Orioko pilotariek; hain zuzen ere, Lorenz Orbegozok eta Ibon Aranaldek. Getariako Sahatsaga pilotalekuan jokatu zuten partidan, Aristi-Zenekorta bikote getariarra izan zuten aurrez aurre. Oriotarrek norgehiagokari hasiera ona eman zioten arren, ez zuten beraien jokua erakusterik lortu, eta 22-11 emaitzarekin, etxeko bikotearentzat izan zen txapela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!