Irudietan: Haurren eskubideak errespetatzea aldarrikatu dute pandemiaren testuinguruan

Iñigo Gaiton 2022ko api. 2a, 11:00

Orio Hezkuntza Herrian taldeak egindako deialdiari erantzunez, hainbat haurrek horma-irudia margotzen jardun zuten atzo arratsaldean plazan. Margotu zituzten irudi eta esaldien bidez, "umeen hitza eta eskubideak errespetatzea" eskatu zuten, koronabirusaren aurkako neurriek eragiten dieten haserrea azaleratzearekin batera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!