Lertxundik gomazko paletako bigarren mailako finalerako txartela eskuratu du

Aitziber Arzallus 2022ko api. 4a, 16:54

Partida estua jokatu zuen Vianako Belokiren kontra, baina, azkenean, oriotarra izan zen nagusi, 25 eta 24.

Hauek dira Orioko pilotariek asteburuan lortutako emaitzak:

Banakako Lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa (bigarren mailako nagusiak)
Orio (Aranburu) 22 - Eibar (Azkargorta) 18

Banakako Lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa (lehenengo mailako nagusiak)
Orio (Orbegozo) 22 - behar Zana (Olasagasti) 13

Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa (bigarren mailako alebinak)
Azkoitia 16 - Orio2 (Loidi-Anton) 4
Gure Txeru  (Loidi-Anton) 12 - Orio1 (Goikoetxea-Urrestilla) 16

Eskuz Binakako Gipuzkoako Txapelketa (bigarren mailako infantilak)
Ilunpe 18 - Orio2 (Aizpuru-Amilibia) 12
Arrasate 5 - Orio2 (Miner-Sukia) 18