Datozen bi asteetan goizez bakarrik zabalduko dituzte liburutegia eta kultur etxea

Aitziber Arzallus 2022ko api. 10a, 09:00

Aste Santuko oporraldia dela eta, opor garaiko ordutegia izango dute liburutegiak eta kultur etxeak. Horrela, apirilaren 11tik 22ra bitartean, goizez bakarrik egongo dira zabalik, 09:00etatik 14:00etara. Apirilaren 14tik 18ra (biak barne), berriz, itxita egongo dira.