Balearen Eguna antolatzeko bigarren bilera irekia egingo dute gaur arratsaldean

Aitziber Arzallus 2022ko api. 6a, 10:05

Maiatzaren 14an Balearen Eguna ospatuko da Orion, eta egun horretako egitaraua antolatzeko bigarren bilera irekia deitu du udalak gaur arratsalderako. 19:30ean jarri du hitzordua, kultur etxeko areto nagusian, eta interesa duten herritarrei azaltzeko gonbita egin die.