Gaur arratsaldean egingo dute Korrika Txikia, hondartzatik Anibarko Portura

Aitziber Arzallus 2022ko api. 7a, 08:45

Korrika Txikia 15:00etan hasiko da hondartza inguruan eta, herrian barrena ibilbide bat egin ondoren, Anibarko Portuan bukatuko da. Pandemiak eragindako neurriak tarteko, ohi baino ibilbide luzeagoa egingo dute, baina bukaerako ekitaldi jendetsurik ez dute egingo. Hori dela eta, mezua irakurriz, Zaragueta eskolako eta Ikastolako ikasleek honako bideoa prestatu dute, herritarrei Korrika Txikian parte hartzera dei eginez. Udaltzaingoak jakinarazi du Korrika Txikiak irauten duen bitartean, 15:00etatik 16:00etara, errepide mozketak eta norabide aldaketak izango direla.

Hondartzatik Anibarko Portura arteko ibilbidean, lekukoa eskuz esku pasako dute herriko bi eskoletako ikasleek.

  • Hondartza - Kanpina: Ikastola DBH4
  • Kanpina - Abaromendi kaletik-Sukia: Ikastola - DBH3
  • Sukia - Zaragueta rekta- bidegurutzea: Zaragueta HH
  • Zaragueta bidegurutzea - rotonda - Autopista azpia: Ikastola LH3
  • Autopista azpia - ( Xaloatik barrena kontrako norantzan) - bikamiota: Ikastola LH4
  • Bikamiota- (Baxoalde kaletik)-Haurreskola: Zaragueta LH1-2
  • Haurreskola (Niko - kontrako norantzan DBH eraikinaren atzealdetik- Balea kaletik)- Fontana iturginaren denda aurrea: Ikastola LH1
  • Fontana iturginaren denda aurrea - Gabon: Ikastola HH3
  • Gabon - Arkaitz: Ikastola HH2
  • Arkaitz - Goxo denda: Ikastola HH4
  • Goxo denda - Kultur etxea: Ikastola 11-HH5
  • Kultur etxea - Bikamiota: Zaragueta LH3-4
  • Bikamiota (Pelotari kaletik) - Musika eskola: Ikastola 13-DBH1
  • Musika eskola ( zuzen jarraituz - kontrako norantzan Coviran dendaren aurretik ) - Antxiola kalean beheruntz-dikeko semaforoa: Ikastola 14-DBH2
  • Antxiola semaforoa - (kabitik barrena) - Plaza: Zaragueta LH5-6
  • Plaza (Xixariotik buelta) - Aterpe taberna: Ikastola 16-LH2
  • Aterpe - Gallego Zaharra ( Aita Lertxundi parkinga): Zaragueta DBH1-2
  • Gallego Zaharra parkinga (Kabitik) - Salatxo: Ikastola 18 - LH5
  • Salatxo - Fabrika: Ikastola 19 -  LH6
  • Fabrika - Anibarko portua: Zaragueta DBH3-4

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!