Orioko kale izendegian aldaketak egitea eskatu du gaztetxeak

Juan Luis Romatet 2022ko api. 9a, 16:00

Espainiako armadan edo Espainiako erregeen zerbitzura aritu ziren bost oriotar kale izendegitik kentzea eskatu du Etxeluze gaztetxeak sareetan bolo-bolo partekatu den bideo baten bidez. 

Azken egunotan bideo bat bolo-bolo aritu da sareetan; Etxeluze gaztetxeak egindako bideo bat, hain zuzen. Orioko kale izendegian aldaketak egitea eskatu dute. Bideo honetan jasotzen dutenez, oriotarrek "heroi" bihurtutako bost "kriminal" daude herriko kale izendegian jasota: Juan Urdaire, "Terra Firma armadako almirantea"; Antonio Aritzaga, "San Pedro gerraontziko kapitaina"; Tomas Endaia, "Manila gerraontziko jenerala"; Gabriel Hoa, "Felipe III.aren Indietako idazkaria"; eta Antonio Antxiola, "Carlos III.aren ministroa". 

Orioko kale eta plaza hauetako izendegia aldatzea eskatu dute, eta bost pertsona hauek ez izatea beraien izeneko kalerik herrian. Proposamenak ere egin dituzte Etxeluze gaztetxoek bideo honetan. Hala, Inude plaza, Kixkurne kalea edo Gaupasero kalea izenekin ordezkatzea proposatzen dute.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!