Donostiara eskurtsioan joan nahi dutenek bihar arratsaldean erosi beharko dute txartela

Aitziber Arzallus 2022ko api. 18a, 11:00

Zaharren Babeslekuak Donostiara eskurtsioa antolatu du hilaren 26rako, eta joan nahi dutenek bihar arratsaldean erosi beharko dute  txartela. 16:30etik 18:00etara izango dute horretarako aukera, Zaharren Babeslekuan bertan, 40 euro ordaindu. Txartelak leku eta ordu horretan bakarrik salduko dituztela ohartarazi dute antolatzaileek.