Oriok hiru brontzezko domina irabazi ditu Euskadiko Batel Txapelketan

Aitziber Arzallus 2022ko api. 25a, 10:30

Larunbatean Sestaon (Bizkaia) jokatutako estropadan Oriok bost batel uretaratu zituen, eta horietatik hiru sailkatu ziren igandeko finalera: infantil, kadete eta jubenil mailetako mutilak. Hirurek hirugarren lekuan bukatu zuten igandeko estropada, eta, horri esker, datorren asteburuan Pasaian jokatuko duten Espainiako Txapelketan lehiatzeko txartela lortu dute.

Asteburuan Euskadiko Batel Txapelketa jokatu dute Sestaon (Bizkaia), eta Orioko arraunlariek pozik egoteko moduko emaitzak lortu dituzte. Larunbateko sailkapen estropadan bost batel uretaratu zituen Oriok, eta horietatik hiruk aurreneko lauren artean bukatu zutenez, igandeko finala lehiatzeko txartela eskuratu zuten. Hain zuzen ere, infantil, kadete eta jubenil mailetako mutilek jokatu zuten finala, eta hirugarren lekuan bukatuta, brontzezko domina bana eskuratu zuten. Horri esker, datorren asteburuan Pasaian jokatuko duten Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izango dute. Infantil eta kadete mailetako neskek, aldiz, ez zuten lehenengo lau postuetan bukatzerik izan, eta igandean kontsolazio txandan lehiatu zuten. 

(Argazkiak: Luis Azpeitia)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!