Udal ordezkariek ohiko bilkura egingo dute ostegunean

Iñigo Gaiton 2022ko api. 26a, 16:21

19:30ean izango da udalbatzarra, eta bederatzi puntuko zerrendaren inguruan jardungo dute lanean udal ordezkariek.

Ostegun honetan, apirilak 28, udalbatzarra izango da udaletxeko areto nagusian. 19:30ean hasiko da bilkura, eta hauek dira udal ordezkariek landuko dituzten gaiak:

1- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 6/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditua transferitzeko modalitatean.

2.- Onartzea, egoki bada, udal-aurrekontu propioaren 7/2022 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.

3.- Onartzea, egoki bada, 1/2022 zenbakidun konpromiso-kreditua.

4.- Onartzea, egoki bada, udal arraunketa eta piraguismoko teknifikazio-zentroa (Arraunetxe) erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa (3. tarifa).

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udal Musika Eskolan 2022-2023 ikasturtean egiteko ikasketen tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.

6.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2022 urterako plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

7.- Onartzea, egoki bada, aldi baterako enplegua egonkortzeko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa.

8.- Martxoaren 29ko 208/2022 alkate-dekretuaren berri ematea. Dekretuak erabakiak hartzen ditu udal-langile baten diziplina-espedienteari buruz.

9.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!