'BoluntOrioak, izar ikusezinak' dokumentala estreinatuko dute datorren astean

IƱigo Gaiton 2022ko api. 28a, 09:27

Urte luzez, Orio Arraunketa Elkarteak boluntario sare handia izan du inguruan, eta horiei guztiei aitortza egiteko asmoarekin egin du dokumentala Mondragon Unibertsitateko ikasle talde batek.

BoluntOrioak, izar ikusezinak dokumentalaren aurrestreinaldia egingo da datorren astelehenean, maiatzaren 2an. 19:30ean hasiko dute proiekzioa Arraunetxeko aretoan. Lehen saio horretan dokumentalean parte hartu duten lagunak, arraunlariak, elkarteko kideak etab. juntatuko dira. Dena den, antolatzaileek azaldu dute saioa irekia dela interesa duen herritar ororentzat.

Aste berean, maiatzaren 5ean, ostegunarekin, filmaren estreinaldi ofiziala egingo da kultur etxean, 19:00etatik aurrera, eta arraun elkarteak bertara azaltzeko gonbidapena luzatu die herritar guztiei.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!