Elkarretaratzea egingo dute bihar presoen eskubideen alde

Aitziber Arzallus 2022ko api. 28a, 13:00

20:00ean izango da mobilizazioa plazan, eta herritarrei bertan parte hartzeko deia egin die Orioko Sare Herritarrak.

Bihar, ostirala, apirileko azken ostiraletako elkarretaratzea egingo du Orioko Sare Herritarrak plazan. Euskal presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideen alde mobilizatuko dira, 20:00etan hasita. Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin diete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!