Musika eskolako ikasleen doinu eta dantzek alaitu dute arratsaldea

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 7a, 18:58

Herriko musikazaleek gozatu ederra hartu dute arratsaldean, Danbolinfest! jaialdiarekin. 16:00etan hasi da festa dantzari txikien kalejirarekin, eta 17:00etatik aurrera, musika eskolako adin guztietako ikasleak igo dira plazako oholtzara, ordubete iraun duen kontzertua emateko. Ondoren, han elkartu diren guztientzat txokolate beroa banatu dute, eta bukatzeko, 18:30ean karaokearekin itxi dute festa. Eguraldi ederra lagun, bikaina izan da Danbolinfest! jaialdiaren aurtengo edizioa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!