Irudietan: Artisau Azokaz gozatzeko aukera izango da plazan goizean zehar

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 8a, 10:59

10:00etan abiatu dute plazan Artisau Azokaren 27. edizioa, eta martxan izango da 14:00ak bitartean. Era guztietako artisautza produktuak daude eskuragarri, 13 salgunetan banatuta: apaingarriak, arropak, jostailuak, janaria... Parte hartzaileen artean, Orioko eta Aiako artistek jarritako 6 postu daude. Eguraldi ederrarekin, eguerdi aldera azokaren bueltan giro polita sortzea espero dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!