'Ontzigintza Orion. XVI. mendetik XX. mendera' hitzaldiaren bideoa, ikusgai

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 9a, 10:32

Apirilaren 27an, Errioa, gure nortasuna hitzaldi sortaren hirugarren saioa egin zuten Arraunetxen. Ontzigintzak herrian izandako garrantziaz jardun ziren Lourdes Odriozola Historian doktorea eta Jesus Mari Perona gaian aditua den oriotarra. 

Apirilaren 27an, Errioa, gure nortasuna hitzaldi sortaren hirugarren saioa egin zuten Arraunetxen. Lourdes Odriozola Historian doktorea eta Jesus Mari Perona gaian aditua den oriotarra izan ziren hizlariak, eta Ontzigintza Orion. XVI. mendetik XX. mendera izenburupean, langintza horrek herrian izandako garrantziaz jardun zuten. Saioa bideoan jaso zuen udalak, eta orain ikusgai jarri du, oso-osorik.

Orioko itsas ondareari buruzko laugarren hitzaldia aste honetan izango da; asteazkenean, hain zuzen. Estibaliz Diaz Biologian doktore eta ikertzaileak gidatuko du saioa: Sargazoetatik Orioraino: aingiraren bidaia miresgarria. "Zer dute komunean Aristotelesek, Freudek eta Kalsbergek? Ibaietako suge itxurako arrain bereziaren, aingiraren, jatorria ezagutu nahi zutela", dio Diazek. Gaur egungo zientzialariek haiek baino zerbait gehiago badakite espezie honen inguruan, baina, hala ere, badaude misterioak argitzeke. Sargazoen Itsasoan jaiotzen direla ondorioztatu dute, baina ez da haien ugalketa dokumentatu, eta inork ez du aurkitu aingira europarraren arrautzarik. AZTIko ikertzaileak argitzeke dauden misterioetan jarriko du arreta, eta aingira europarraren egoera delikatua eta hura berreskuratzeko egiten ari diren lanak izango ditu hizpide. Saioa Arraunetxen izango da, 19:00etan hasita.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!