Duela 121 urte bezala, herritarrek ongietorri beroa egin diete balea harrapatu duten arrantzaleei

Aitziber Arzallus 2022ko mai. 14a, 15:15

13:00ak aldera, kanpai hotsa izan da arrantzaleak ohartarazi dituena, eta bost traineru joan dira errioan behera. Moila eta zubia jendez estalita zeuden ordurako, inork ez baitzuen ikuskizuna galdu nahi. Ordu erdi bat behar izan dute atzera berriz errioan gora etortzeko, harrapatutako balea sokaz lotuta zekarkitela. Herritarrek txalo eta oihu artean hartu dituzte balentria egindako arrantzaleak, eta Salatxo abesbatzak eta Harribil dantza taldeak balearen bertsoak abestuz eta dantzatuz egin diete ongietorria.  

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!