Zabaldu dute Zaragueta Herri Eskolak antolatutako XI. Kros Txikian izena emateko epea

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 16a, 15:30

Larunbat honetan jokatuko da XI. Kros Txikia, 10:30ean hasita. HH2tik LH6ra bitarteko haurrei zuzendutako lasterketa da.

Datorren larunbatean, maiatzak 21, Kros Txikiaren hamaikagarren edizioa egingo da. Urtero bezala, Zaragueta Herri Eskolak antolatu du haurrei zuzendutako kirol proba. Antolatzaileek azaldu dutenez, hitzorduaren helburua da "kirola eginez, goiz polit bat pasatzea", eta horregatik, parte hartzeko deia luzatu diete herriko haur guztiei.

Dagoeneko zabaldu dute inskripzioa egiteko epea, eta izen ematea Zaragueta eskolan, kultur etxean eta Karela kiroldegian egin daiteke. Lasterketaren egunean bertan ere egongo da apuntatzeko aukera.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!