Aulki mugikorreko estropadak jokatuko dituzte bihar goizean errioan

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 20a, 08:33

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligaren bederatzigarren jardunaldia jokatuko dute, 08:00etatik aurrera.

Asteburu honetan ere, estropadez gozatzeko aukera izango da errioan. Goizean goiz hasiko dira arraunean estropalariak, 08:00etan emango baitiote hasiera Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako azken aurreko jardunaldiari.

Kadete, jubenil eta seniorrek 1.500 metro egingo dituzte arraunean, eta infantil eta beteranoek 1.000. Ohi bezala, zubian kokatuko dute guztien helmuga puntua.

Era guztietako ontziak arituko dira lehian: bakarkako skiffak, skull bikoitzak, zortzikoak...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!