Bihar banatuko dituzte Eskola-umeen Literatur Lehiaketako sariak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 20a, 15:24

13:00etan izango da sari banaketa ekitaldia Orioko Kultur Etxean.

Orioko Udalak urtero antolatzen du eskola-umeen literatur eta marrazki-lehiaketa, eta bihar 13:00etan hasita egingo dute sariak banatzeko ekitaldia Orioko Kultur Etxean. Orioko alkate Anuska Esnalek eta Euskara batzordeko kideek banatuko dituzte sariak.

Horrez gain, aurten herriko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazki onenak biltzen dituen liburua ere aurkeztuko dute. Aurtengo liburuaren hitzaurrea Libe Larrartek egin du eta azala, berriz, Alaine San Sebastian Vitoria gazteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!