Orio Arraunketa Elkarteko bederatzi ontzik denborarik onenak markatu dituzte aulki mugikorreko jardunaldian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 23a, 15:33
Larunbatean, bi arraunlari gazte skull bikoitzean arraunean. (Jose A. Rodriguez)

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Ligako bederatzigarren jardunaldia jokatu zen larunbatean Orion.

Arraunketa olinpikoak hartu zuen larunbat goizean errioa. Gipuzkoako Aulki Mugikorreko jardunaldia jokatu zen eta infantil, kadete, jubenil, senior eta beterano mailako ontziak bildu ziren hitzorduan. Orio Arraunketa Elkarteak 24 ontzi aurkeztu zituen norgehiagokara eta horietatik bederatzik denborarik onena egitea lortu zuten beren kategorietan. Beste 3 ontzi, berriz, bigarren postuan sailkatu ziren, 6 laugarren postuan, 3 bosgarrenean, bat seigarrenean eta bi zazpigarrenean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!