Pirinioetako Bidea antolatzeko bilera egingo du Orioko Gure Eskuk ekainaren 1ean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 24a, 15:09

Euskal Herria eta Katalunia lotuko dituen argi-lerroa osatu nahi dute uztailaren 2an, bi herrialdeen autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko.

2022ko uztailaren 2rako ekimena antolatu dute autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko, eta euskal herritarrek eta kataluniarrek bat egingo dute Pirinioetako Bidea egitasmoaren bueltan. Asmoa da farol bereziak eta linternak erabiliz Euskal Herria eta Katalunia lotuko dituen argi-lerro bat osatzea. Euskal herritarrei 115 gailur egokitu zaizkie, eta herri bakoitzak gailur bat izango du izendatuta izena emateko garaian. Oriori, esaterako, Nafarroako Soroko Gaina egokitu zaio, kotxez Bera herritik 10 minutura dagoena. 

Ekimena antolatzeko bilera antolatu du Orioko Gure Eskuk ekainaren 1erako; 19:00etan izango da Salatxo aretoan.