Slackline saioa egin dute Kukuarri Astearen barruan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 27a, 10:29

Kukuarri Astean bete-betean murgilduta daude oriotarrak eta astean zehar mendiarekin lotutako hainbat jarduera izan dituzte herrian. Atzo, esaterako, slackline saioa egin zuten Tirolinako Parkean eta familia ugari bertaratu ziren. Haur eta gazteak ez ezik, helduak ere animatu ziren parte hartzera.

Hurrengo egunetarako ere jarduera sorta antolatu du Talaimendik Kukuarri Astearen barruan.

MAIATZAK 27, gaur
19:00. Alex Txikonen Mundu bat motxilan liburuaren aurkezpena, bideo-emanaldia eta solasaldia Kultur Etxean. Gonbitak aldez aurretik hartu behar dira Kultur Etxean.


MAITZAK 28, bihar
16:00-19:30. Rokodromoa Karela kiroldegian, adin guztietako haurrentzat.
16:00-19:30. Elizako paretan eskalatzeko eta yumareatzeko saioa.
16:00-19:30. Tirolina elizatik plazara.

MAIATZAK 29, igandea, Kukuarri Eguna
09:00. Kukuarrira irteera herriko plazatik.
11:00. Gurutzean elizkizuna, eta ondoren, hamaiketakoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!