KZguneko tutorea Orion izango da ekainaren 17an

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko mai. 29a, 09:00
Orioko KZgunea.

KZguneko tutorearekin biltzeko hitzordua hartu beharko da aldez aurretik.

Ekainaren 17an, ostiralarekin, KZguneko tutorea Orioko bulegoan izango da, 16:00etatik 17:45era, eta herritarrek tramiteak egiteko, ikastaroa antolatzeko eta zalantzak argitzeko aukera izango dute. Dena dela, KZguneko arduradunarekin biltzeko ezinbestekoa izango da ordua hartzea; horretarako tutor.orio@kzgunea.net helbidera idatzi dezakete herritarrek edo 945-062 555 telefono zenbakira deitu.

KZgunean BakQ eta Metapostaren kudeaketari, nabigazioari eta teknologia berriei lotutako ikastaroak eskaintzen dituzte. Aurrez aurreko saioak izan daitezke, baina badituzte urrunekoak edo bideokonferentzia bidezkoak ere; ikastaro horien inguruko informazio osatua nahi dutenek KZguneko webgunean dute hori lortzeko aukera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!