Aratz Oliden nagusi, Aizarnazabalgo XIII. Uztarri Motzeko Idi Proban

Maialen Etxaniz 2022ko eka. 1a, 08:41

Bi olidendarren idi-pareak sailkatu ziren lehen hiru postuetan: Aratzen idiek lortu zuten garaipena, eta bere anaiaren idiak, Enaitzenak, hirugarren bukatu zuten proba.

Aizarnazabalgo XIII. Uztarri Motzeko Idi Probak jokatu zituzten maiatzaren 27an, 28an eta 30ean Aizarnazabalgo probalekuan. Astelehenean jokatu zuten azken dema, eta hiru saioen ostean, Aratz Olidenek jantzi zuen aurtengo txapela. Olidenek ostiralean jokatu zuen dema, eta 44 plaza osatu zituen. Aratzen anaiak, Enaitzek, ere aurkeztu zuen parea lehiaketara, eta hirugarren sailkatu ziren bere idiak 40 plaza eta zazpi zinta eginda. Bien aita, Iñaki Oliden, ibili zen bi pareekin itzain modura probalekuan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!