Urrezko lau domina irabazi ditu Orio Arraunketa Elkarteak Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 5a, 10:05

Horrez gain, zilarrezko hiru domina eta zazpi brontze ere eskuratu dituzte txapelketan.

Atzo jokatu zen Gipuzkoako Aulki Mugikorreko Txapelketa Legution eta lan bikaina eginda itzuli dira Orio Arraunketa Elkarteko kideak Arabatik. Izan ere, elkarteak guztira 23 ontzi aurkeztu zituen eta horietatik lauk urrezko domina irabazi dute. Horrez gain, hiru zilar eta zazpi brontze ere eskuratu dituzte txapelketan.

Honako hauek irabazi dituzte urrezko dominak (argazkien ordenaren arabera ordenatuta):

Gizonezkoen absolutu mailan, skiff-bakarkakoan Oihan Gozategi.
Mutilen kadete mailan, skull bikoitzean Iñaki Sagarna eta Matxin Agirrezabala.
Emakumezkoen jubenil mailan, skiff-bakarkakoan Aroa Gomez.
Mutilen infantil mailan, skiff-bakarkakoan Hodei Gastian.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!