Kopako finala irabazi dute Orioko futbol taldeko gaztetxoek

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 6a, 13:07

Igandean Kopako finala jokatu zuen Orioko Futbol Taldeko infantil txiki mailako taldeak Añorgaren aurka.

Pozez zoratzen ospatu zuten garaipena Orioko Futbol Taldeko infantil txiki mailako jokalariek asteburuan. Añorgaren aurka Kopako finala jokatu zuten igande eguerdian Deban, eta partidan zehar berdinketa lortu ondoren, penaltietan oriotarrak nagusitu ziren 4-2 emaitzarekin.

Hona hemen Orioko futbol elkarteko gainontzeko taldeek lortutako emaitzak:

Mutilen lehen kadete maila
Orio 2 - 1 Intxurre

Nesken infantil maila
Orioko 3 - 1 Tolosa

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!