Gaur jarriko dituzte salgai 'Erre' ikuskizunerako sarrerak Orioko Kultur Etxean

Karkara 2022ko eka. 6a, 15:47
Haizea eta Oihana Aranak, Aner Peritzek eta Leire Vargasek aurkeztuko dute 'Erre. Aldarri bat bertsoz'

Haizea eta Oihana Aranak, Aner Peritzek eta Leire Vargasek eskainiko dute emanaldia ostiralean, 19:30ean hasita, Orioko Kultur Etxean.

Erre. Aldarri bat bertsoz emanaldia aurkeztuko dute ekainaren 10ean, ostiralean, Haizea eta Oihana Aranak, Aner Peritzek eta Leire Vargasek. Orioko Kultur Etxean izango da saioa, 19:30ean hasita, eta sarrerak online eros daitezke 5 eurotan. Horrez gain, kultur etxean gaur arratsaldetik aurrera jarriko dituzte salgai.

Norbere gorputza eta bertsolaritza zeharkatzen dituzten 10 eszena lantzen ditu ikuskizunak, eta hainbat dualismo hartzen ditu hizpide: "Mundua bereizteko eta jendea sailkatzeko baliatzen diren etiketek eskaintzen duten markoa egokia izan daiteke norbere gorputza, eta baita bertsolaritza ere, zeharkatzen dituzten hainbat fenomenori buruz hausnartu eta sortzeko".

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!