Endaia plaza eta San Nikolas kalearen arteko sarbidea itxita dago

Karkara 2022ko eka. 7a, 11:06

Herriko Plazako pasabidea erabili beharko dute auzotarrek San Nikolas kalera joateko.

San Nikolas kalea berrurbanizatzeko lanak martxan dira, eta atzotik itxita dago Endaia plazako sarbidea. Beraz, Herriko Plazako pasabidea erabili beharko dute auzotarrek eta postetxera, ZASS ile-apaindegira eta San Juan Elizpe elkartera doazen herritarrek.

Maiatzaren 20an hasi zituzten San Nikolas kaleko lurpeko azpiegiturak berritzeko eta ur zikinak eta euri-urak banatzeko lanak eta, orain arte pasabidea zabalik izan den arren, lanen zailtasunak eraginda, Endaia plazako sarbidea itxita izango da aste osoan zehar. Dena dela, pasabidea datorren astean zabaltzea aurreikusten du Udalak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!