Gipuzkoako Txapelketa irabazi du Orioko emakumezkoen traineruak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko eka. 12a, 13:51
Orioko arraunlariak, Gipuzkoako bandera irabazi berritan. (@federazioa)

Gizonezkoak hirugarren geratu dira, txapeldun geratu den Hondarribia baino hemeretzi segundo beranduago helmugaratuta. Emakumezkoetan, Tolosaldea izan da bigarren. 

Liga uztailean hasiko badute ere, Gipuzkoako Traineru Txapelketa jokatu dute gaur Orioko bi traineru nagusiek Hondarribiako uretan, eta emaitza bikainak eskuratu dituzte. Emakumezko traineruaren lana izan da azpimarragarriena, txapelduna izan baita, bigarren heldu den Tolosaldeari alde nabarmena aterata. Gizonezkoak, berriz, hirugarren postuan sailkatu dira. 

Lanak 10 minutu eta 44 segundoan (behin-behineko denbora) bukatu dituzte oriotarrek. Hirugarren postuan Donostia Arraun Lagunak sailkatu da, eta Donostiarra trainerua izan da laugarren. 

Hemen ikusgai sailkapen osoa eta denboren arteko aldeak:

1. Orio 10:44.64
2. Tolosaldea +10 
3. Donostia Arraun Lagunak +11
4. Donostiarra +12
5. Hibaika +24
6. Hondarribia +31
7. Telmo Deun +45
8. Zarautz +1:01
9. Hernani +1:02

Gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak irabazi du txapelketa hamahirugarrenez. 19 minutu eta 59 segundoan amaitu dituzte lanak etxekoek, eta hemeretzi segundo beranduago helmugaratu dira oriotarrak. Donostiarra geratu da bigarren postuan. 

Hemen ikusgai sailkapena eta denborak:

1. Hondarribia 19:59
2. Donostiarra +7
3. Orio +19
4. Getaria +23
5. San Pedro +49
6. San Juan +57
7. Telmo Deun +1:10
8. Zarautz +1:16.60
9.Lapurdi +1:16.82
10. Hibaika +1:44

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!