Ikusgai dago Karmen Mendietaren erakusketa

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 15a, 10:37

Margolari donostiarraren lanak ekainaren 24ra arte egongo dira Orioko kultur etxean. Hona hemen bertako margolan batzuen argazki-bilduma.

Karmen Mendietaren akuarelak joan den astelehenetik daude ikusgai Orioko kultur etxean. Itsasoari begira izeneko erakusketak Orioko ontzi zein txokoak jasotzen ditu, besteak beste. Hilaren 24ra arte zabalik egongo da.

Jarraian, margolan horietako batzuk jasotzen dituen argazki-bilduma.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!