Denboraldiko lehen hegaluzeak lonjetara iritsi dira

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 18a, 13:00

Saltokietan berehala eskuragai izango dira MSC eta Eusko Label zigilua duten hegaluzeak. Atlantikoko Hegaluzea Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak 18.000 tonako maximoa ezarri du 2022. urterako.

Baxurako lehen hegaluzeak saldu dira lonjetan, MSC eta Eusko Label kalitate zigiludun arrainaren lehen 2.000 kiloak. Denboraldia hasterako, hegaluzea Kantauriko Itsasoan sartzen hasia zen dagoeneko, flotaren lana erraztuz.

Atlantikoko Atuna Kontserbatzeko Nazioarteko Batzordeak 2022 urterako finkatutako gehiengo historikoetan da, 18.000 tonekin. Gauzak horrela, baxurako flota itxaropentsu azaldu da denboraldiaren aurrean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!