Jokalarien eta gurasoen arteko partidekin hasi dute I. Eragin Eguna

Aitziber Arzallus 2022ko eka. 18a, 13:56

Urte osoan eskubaloiaren bueltan dabiltzan jokalariak, entrenatzaileak eta euren familiak biltzeko eta elkarrekin egun eder bat pasatzeko antolatu dute eguna. Partidak bukatu eta gero, trikipoteoari ekin diote; eta aurki joango dira bazkaltzera, ikastolako atarira.

I. Eragin Eguna ospatzen ari dira urte guztian eskubaloiaren bueltan ibiltzen diren herritarrak: jokalariak, haien gurasoak, entrenatzaileak, eta abar. 10:00ak aldera ekin diete jokalarien eta gurasoen arteko lagunarteko partidei Kirola kiroldegian, eta nor baino nor aritu dira eguerdira arte. Ondoren, trikipoteorako tartetxoa hartu dute; eta aurki, 14:30 aldera, ikastolaruntz joango dira, han bazkalduko baitute.

Bazkaldu eta gero, festak jarraitu egingo du. 16:30ean hasita, Elortzak eta Larrañagak Jazpana erromeria eskainiko dute; 17:30ean jolasak egingo dituzte; eta 18:30ean erromeriaren bigarren saioari ekingo diote Elortzak eta Larrañagak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!