Martxa onean doa Errikotxia eta Lilibertso bertso eskolen topaketa

Aitziber Arzallus 2022ko eka. 18a, 16:04

12:00etan elkartu dira Herriko Plazan, tabernaz taberna kantuan ibili dira eta elkarrekin bazkaldu dute Arkaitzpe elkartean. Orain, berriz, bi bertso eskoletako kideak desafioa jokatzen ari dira herriko tabernetan.

Orioko Errikotxia eta Gernikako Lilibertso bertso eskoletako kideak 12:00en bueltan hasi dira Herriko Plazara azaltzen, ordu horretarako baitzuten hitzordua jarrita. Gernikarrei ongietorria eman ostean, bertso zaharrak abesteari ekin diote, trikiti eta pandero doinuz lagunduta. Tabernaz taberna ibili dira 14:30 aldera arte, eta gero Arkaitzpe elkartera joan dira bazkaltzera. Bazkalosterako bi eskoletako kideen arteko desafioa iragarri zuten, eta hain zuzen ere, horretan ari dira herriko tabernetan. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!