Garaipen bat lortu du OBBk Valentzian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko eka. 21a, 12:35

OBBk Antorcha taldea izan zuen aurkari asteburuan, eta jardunaldiko bi partidetatik bat irabazi zuten oriotarrek.

Asteburuan, OBB Valentzian [Herrialde Katalanak] izan da, Antorcha taldearen aurka jardunaldia jokatzen, eta bi partidetatik bat irabaztea lortu dute oriotarrek, lehena, hain zuzen ere. Hasieratik, markagailuan aurre hartu zuten Orioko neskek, bigarren sarreran 5 lasterketa eginez. Hurrengo sarreretan lan ona egin zuten bateatzen, eta abantaila handituz joan ziren pixkanaka. Gainera, OBBk defentsan egindako lanari esker, Valentziako taldeak ez zuen lasterketarik osatzea lortu, eta 7-0 emaitzarekin irabazi zuten norgehiagoka oriotarrek. Bigarren partida, bestalde, oso bestelakoa izan zen. Antorchako taldeak aurrea hartu zuen markagailuan eta oriotarrek ez zuten lortu partidari buelta ematerik; 5-6 emaitzarekin amaitu zen lehia.

OBBko arduradunek Igone Etxeberriak lehenengo partidan pitxeatzen egindako lana azpimarratu dute, zazpi bateatzaile kanporatzea lortu baitzuen. Erasoan, bestalde, Maialen Pisonen, Uxua Modregoren eta Rakel Ibañenez jokoa nabarmendu dute.

Garaipenarekin OBB beren taldeko hirugarren postuan sailkatu da. Hurrengo jardunaldia uztailaren 10ean jokatuko dute Mendibeltz zelaian, CBS Barcelona
taldearen aurka

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!