Astebete atzeratu dute Patxi Olidenen omenaldia

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 22a, 15:30

Ostegun honetarako jarri zuten omenaldirako hitzordua Orioko Surf Taldeak eta Udalak, baina uztailaren 1era pasatu dute ekimena, eguraldia dela-eta.

Patxi Olideni omenaldia egitekoak ziren hondartzan ostegun honetan, baina eguraldiaren ondorioz astebete atzeratu behar izan dute. Orioko Surf Taldeak eta Orioko Udalak antolatu dute omenezko ekitaldia. Surf taldeak hondartzan duen lokalaren kanpoaldean Danbolin-en omenezko bi mural jarriko dituzte, eta horiek inauguratzeko xedearekin finkatu ostegun honetarako hitzordua.
 
Eguraldi iragarpena txarra dela iritzita, ordea, uztailaren 1era atzeratu dute ekitaldia, ostiralera. 20:00etan izango da, Orioko Surf Taldearen lokalaren kanpoaldean. Ondoren, mokadua eskainiko zaie bertaratzen direnei. Ekitaldira gerturatzeko deia gonbidapena egin du Orioko Surf Taldeak, "Danbolin omendu eta uda ospakizun giroan hasteko".
 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!