Orioko Kultur Etxean ikusgai izango da Jesus Mari Peronaren erakusketa

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 3a, 10:40
Jesus Mari Peronaren lana. (Facebook Jesus Mari Perona)

Orioko baleazaleak eta itsasontziak izenburupean, herriko baleazaleak omenduko ditu Peronak uztailaren 6an, asteazkenean, zabalduko duen erakusketarekin.

Jesus Mari Perona omenduko dute Bisiguaren Festan, eta erakusketa zabalduko du kultur etxean uztailaren 6tik abuztuaren 6ra bitartean. Orioko baleazale eta itsasontziak izenburupean, Peronak omenaldia egin die herriko baleazaleei. Horretarako, balearen ehizako bi gertaera historiko hartu ditu inspirazio iturri; lehenengo eszenak erakusten du XIII-XVI. mendeen artean nola harrapatzen zituzten balean baleontzietatik.

Bigarren eszenak, berriz, 1.901eko maiatzaren 14ko gertaera hartu du oinarritzat; hala, balea harrapatu zuten traineruak eta eskifaiak ditu protagonista: Manuel Olaizolaren Trinidad trainerua, Xixario Urangaren Maria Jose, Eustakio Atxegaren San Jose eta Gregorio Manterolaren San Juan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!