Emakumezkoen txalupa nagusi izan da Donostiako Fabrika Banderan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 3a, 12:09

Orioko emakumezkoen txalupa Donostiako Fabrika Banderarekin. (Orio Arraunketa Elkartea)

Brankaz Orio eta Arraun Lagunak pare-parean ibili badira ere, poparean aurre hartu dute oriotarrek.

Orio-Orialki emakumezkoen taldeak lan bikaina egin du gaur eguerdian eta Donostiako Fabrika Bandera irabaztea lortu du. Atzo ibaian jokatutako erlojuaren aurkako estropadaren ondoren, gaur itsasoan aritu dira. Itsaso bihurria zegoen, eta patrontza lana erabakiorra izan da estropada erabakitzeko. Izan ere, brankaz Orio eta Arraun Lagunak pare-parean ibili badira ere, poparean aurre hartu dute oriotarrek, Nadeth Agirrek egindako patrontza lan onari esker.