Brontzezko dominarekin itzuli dira Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketatik Puertas eta Millares

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 11a, 09:34

Puertas eta Miralles, larunbatean, brontzezko domina eskuratu ondoren.

Orio Orialkiko 25 arraunlari lehiatu dira asteburuan 11 ontzirekin Banyolesen (Katalunia) alebin, infantil eta beterano mailetan. Ostiral arratsaldean hastekoa zen txapelketa larunbatera mugatu zuten antolatzaileek haize zakarragatik.

Orio Orialkiko 25 arraunlarik Aulki Mugikorreko Espainiako Txapelketa jokatu zuten larunbatean Banyolesen (Katalunia), eta emaitza onekin etxeratu dira. Esaterako, beteranotan, brontzea eskuratu dute skull bikoitzean Javier Puertasek eta Miguel Angel Millaresek.

Alebinak, infantilak eta beteranoak lehiatu ziren, eta bi ontzik lortu zuten A finala jokatzea, eta hiru ontzik, B finala jokatzea.

Txapelketa horrekin amaitu ditu Orio Arraunketa Elkarteak aurtengo aulki mugikorreko lehiaketa ofizialak.