Jexux Mari Perona omenduz hasi da aurtengo Bisiguaren Festa

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 16a, 09:43

Herriko plaza jendez eta ekitaldiz bete zen atzo iluntzean. Izan ere, bertan egingo dituzte bisigua protagonista duten otorduak hiru egunez, eta festaren hasiera ekitaldia ere, bertan egin zuten.

Perona maketagileari aurreskua dantzatu zioten Harribil dantza taldeko bi dantzarik, eta Salatxo abesbatzak hiru abesti eskaini zituen –Agurra, Boga boga ea Agur zaharra–, Anuska Esnal alkatearen hitzartzeen tarteetan. Eguraldi bikainarekin hasi zen jaia, eta gau giro ederrarekin jarraitu zuen. 171 lagun eseri ziren afaritara, eta parrilan erretako bisigu usaina ederki zabaldu zen inguruetara.

Gaur eta bihar jarraituko du Bisiguaren Festak plazaren bueltan. Honakoa da egitaraua:

Gaur, larunbata
  • 12:00: Petritegi sagardoaren dastaketa, Herriko Plazan.
  • 12:00: marmitakoa, 3 eurotan.
  • 14:00: bazkariak.
  • 20:00: Petritegi sagardoaren dastaketa.
  • 21:00: afariak.
Bihar, igandea
  • 12:00: Orioko elkarte gastronomikoen arteko bisigu lehiaketa, Herriko Plazan.
  • 12:00: Petritegi sagardoaren dastaketa.
  • 12:00: hegaluzea parrilan, Eusko Labelen laguntzarekin. Razioa 3 eurotan.
  • 14:00: bazkariak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!