Prozesioa eta lore eskaintza egin dute eguerdian, Karmengo Amaren egunez

Onintza Lete Arrieta 2022ko uzt. 16a, 14:08

Uztailak 16 ditu gaur, eta ohi bezala, meza nagusiaren ondoren gogoan izan dituzte arrantzaleak, saregileak eta itsasoarekin lotutako kirol edo jardueraren bat egiten dituzten guztiak.

11:00etako elizkizuna amaitu denean prozesioan eraman dute moilara Karmengo Amaren irudia, arraunez inguratuta, eta han, aurreskua dantzatu diote txistu eta danbolin doinuaren laguntzarekin. Apaizaren bedeinkapenaren ondoren, herritarrek hortentsia koloretsuak jaurti dituzte erriora.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!