Errezibimendua egin diete Orio Orialkiko neskei

Erredakzioa 2022ko uzt. 17a, 09:49

Arraunlariak eta entrenatzailea, atzo, udaletxeko balkoian eskuak goratuta (Argazkia: Aupa Orio)

Atzo irabazi zuten oriotarrek Euskotren ligako bandera bereziena, etxekoa alegia, eta iluntzean bertan egin zieten zaleek eta udal ordezkariek harrera. Patxi Frances entrenatzaileak eta arraunlariek gogotik astindu zuten Orioko Kanpina X. Banderaren trapua.

Argazkiak: Aupa Orio.