Igande gauean eskainiko dute 'Elfkinak' animaziozko filma hondartzan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 22a, 14:06
Elfkinak animaziozko filmako irudia.

Aire libreko zinema emanaldia 22:00etan hasiko da, eta haur eta gaztetxoei zuzendutako proiekzioa eskainiko dute.

Urteroko bezala, aire libreko zinema emanaldiak antolatu du udan Orioko Udalak. Haur zein gaztetxoentzako animaziozko bi filma eta helduentzako dokumental bat hautatu dituzte aurtengo programarako. Hasiera batean, Elfkinak filma gaur gauean eskaintzekoak ziren, baina eguraldia dela eta, igandera atzeratzea erabaki dute. Hala, igandean, 22:00etan hasita, emango dute animaziozko filma hondartzan.

Elfkinak 2020ko animaziozko film alemaniarra da, eta lur rzpian 200 urtez bizi izan diren Elfkin izeneko izakiak ditu protagonista. Haietako hiru, Helvi, Kipp eta Butz, lurrazalera igo dira, eta Theo gozogilea ezagutuko dute bertan. Haren bidez, Elfkinen benetako zeregina ezagutuko dute: besteei laguntzea. Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren bidez bikoiztu zen filma, eta zinemetan estreinatu zen.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!