Istripua gertatu da AP-8 autobidean, Orioko ordainsariaren parean, Irungo norantzan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko uzt. 27a, 08:10
Istripua gertatu den toki zehatza. (@trafikoa)

Hainbat ibilgailuk elkar jo dute, eta bi errei itxita daude. 5 kilometroko auto ilarak sortu dira inguru horretan.

Gaur goizean, istripua gertatu da A-8 autobideko 33. kilometroan, Irungo norantzan, Orioko ordainsariaren parean. Hainbat ibilgailuk elkar jo dute eta bi errei itxi ditu Ertzaintzak.

Hirugarren erreia irekita dago, baina auto ilara luzeak sortu dira, 5 kilometro ingurukoak.

Pixkanaka zirkulazioa martxan jartzen ari dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak sare sozialen bidez, eta albistea idatzi den unean 2 kilometrokoak ziren auto ilarak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!